XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Indarra hartzeko kablea bai ordenadorean eta bai sarrerako tentsioa duen entxufean sartuta dagoen (irteera anitzeko kaxa bat erabiltzen ari bazara, egiaztatu sareko tentsioa duen entxufean entxufatuta dagoen).

- Teklatua ordenadorera konektatuta dagoen.

- Monitorea ordenadorera konektatuta dagoen.

- Disko-unitatean diskorik ez dagoela.

Nahi duzun ordenean sar diezaiekezu tentsioa osagaiei, baina inoiz ez piztu edo itzali ordenadorea disket-unitatean disketik baldin badago; lehenbizi atera disketa.

Hona hemen konputagailu-sistema pizteko bi sekuentzia posible: - Irteera anitzeko kaxa baten etengailuaren bidez.

Osagai denei batera iritsiko zaiela tentsioa.

- Aplikazio gehienetan monitorea piztuko da lehenengo eta ondoren konputagailua.

Azkenik, beste periferiko guztiak piztu.

Teklatuari konputagailutik iristen zaio tentsioa.

Sistema piztu ondoren zenbait gauzari erreparatzea komeni izaten da: tentsioa badagoela adierazten duen argi berde bat piztuko da; haizagailutxo isil bat abiatuko da; disko-unitateetan argiak keinuka arituko dira eta unitateek soinu batzuk aterako dituzte irakur / idazketarako buruak atzera eta aurrera higitzen direnean.

Fabrikatik karga automatikorako egokituak datoz ordenadoreak, h.d. sistema eragilearen diskoa automatikoki kargatzen dute disket batetik.

Disko-unitateetako argietako bat piztuko da eta piztuta iraungo du karga automatikorako prestatutako ordenadoreetan.

Gutxi gorabehera 20 segundo iragan ondoren argia itzali egingo da eta monitorean honako mezu hau agertuko da: (DISKO-ERROREA: Unitatea ez dago prest!).

Test automatikoak.

Piztu eta berehala, ordenadore pertsonalak barne-test batzuk egiten ditu, gauza guztiek zuzen funtzionatzen dutela egiaztatzeko.